Txuri eta beltz

JATORRIA

OSAGAIAK

Baztango errezeta bat da, festetan jan ohi dena.Bi zati ditu: “txuria”, ardi-tripekin beteriko hestebetea eta “beltza”, odolez egindako osagaia. 4 pertsonendako egingo dugu.


  • Txuri: Arkumearen tripak eta urdaila txikituta eta egosita, arrautzak eta espeziak(odolki forma)
  • Beltza: Bildotsaren odol egosia
  • Tipula
  • Tomate frijitua
  • Baratxuria
  • Gatza
  • Olioa

ERREZETA

  1. Moztu Txuria xerratan, frijitu eta aparte utzi.
  2. Frijitu tipula xehatua eta baratxuria.
  3. Moztu odola (Beltza) kubitotan eta gehitu frijitzen dagoenari.
  4. Gatzatu eta ia prest dagoenean, gehitu tomatea; utzi egosten minutu batzuk eta bukatzean jar ezazu Txuriarekin batera.

Bota ezazu

Kalifikazioa 4.7 / 5. Boto kopurua: 3