Kanutilloak

JATORRIA

OSAGAIAK

Ultzamaldean tradizionala den postrea da. Kanpoaldean pasta moduko bat da (kono itxura) eta kremaz beteta daude.

Pasta egiteko:

  • 2 arrautz
  • 350g irin
  • 150g gurin
  • 75 azukre
  • Limoi arraildura
  • Ur dekalitro 1
  • Azukrea
  • Oliba-olioa

Krema egiteko:

  • Esne litro eta erdi
  • 3 arrautza-gorringo
  • 75 g azukre
  • Banillazko zorro 1
  • Limoi azala
  • 50 g maizena
  • Koñaka

ERREZETA

  1. Jarri irina sumendi forma eginez.
  2. Arrautzak erdian bota, eta aurrez bigundutako gurina, gatz pittin bat, azukrea, limoi arraildura eta ura jarri.
  3. Ondo nahastu masa homogeneoa geratu arte, eta masarekin biltzen dira moldeak(kono itxura).
  4. Olioa ondo berotua dagoenean, frijitu masa homogeneoa
  5. Kendu moldetik eta paperean frijitutako masa jarri, soberako olioa xurgatuz.
  6. Krema egiteko, esnea bainilarekin eta limoi-oskolarekin irakiten jarri.
  7. Bol batean, gorringoak nahasten dira maizenarekin, azukrearekin eta esne hotz pixka batekin.
  8. Irabiaki hori esne irakinari gehitzen zaio, etengabe mugituz sendotasuna lortu arte.
  9. Gehitu koñak-txorrotada bat eta egosten utzi minutu batzuk gehiago.
  10. Bete kremarekin kanutilloak eta gainetik glas azukrea bota.

Bota ezazu

Kalifikazioa 0 / 5. Boto kopurua: 0