Gaztanbera kizkilurrina

JATORRIA

OSAGAIAK

Ultzamldean egiten den gaztanberaren zapore berezi bat da. Ardi esnea kaiku izeneko ontzi batuzetan biltzen zen, hau sutan zuzenean jar ezin zenez, esne-harri bat gori-gorian esnean jaurtitzen zen ontziaren barrenaldera esnea irakitea lortzen zutelarik eta honela erre-zapore eta lurrin (kizkilurrin) berezia lortzen zen. Beraz, erre zaporea duen gaztanbera da. Hau, egiteko modu tradizionala da, baino askoz errezagoa den egiteko modua dago, etxean egin ahal izateko.

  • Ardi esnea kizkilurrin zaporearekin (postres tradicionales de ultzama markak egin) (hainbat supermerkatutan saldu)
  • Gatzagi erosia(kuajoa)

ERREZETA

  1. Esnea gatzagi-tenperaturarik onenean jarri (34/38ºC-tan farmazietako gatzagia) (Postres Tradiciones Ultzama merkaturatzen duen gatzagia 55 ºC-tan). Termometroa erabiltzea gomendatzen da.
  2. Ontzi batean gatzagia jarri (12/15 tanta/L eta ontzi txiki baterako 2/3 tanta).
  3. Esnea gehitu ontziari.
  4. 10 minutu reposatzen utzi, gero film bat jarri goikaldean eta hozkailuan sartu kontsumitu arte.

Bota ezazu

Kalifikazioa 5 / 5. Boto kopurua: 1