Bildotsa txilindronera

JATORRIA

OSAGAIAK

Baztango erara eginda dagoen bildotsa (6 pertsonentzako).

  • Esne-bildots erdia
  • 2 tipula handi
  • 4 patata ertain
  • Olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Ura

ERREZETA

  1. Bildotza zatitu egiten da eta puskak gatzaz eta piperbeltzez ondutzen dira.
  2. Zartagin batean olio dezente jartzen da eta bildots zatiak urreztatzen dira poliki-poliki.
  3. Bueltakeman urre kolore polit bat hartu arte eta lapiko batera pasatzen dira.
  4. Zartaginean geratzen den olioan, poliki-poliki tipula eta patatak frijitu (lehen txikitu tipula eta muztu patatak).
  5. Eginak daudenean, bildotsa dagoen lapikoan jarri.
  6. Bota gainetik soberako olio-zurrustada bat eta urez betetako beste bat, eta utzi minutu batzuk poliki-poliki irakiten, zaporeak nahas daitezen.

Bota ezazu

Kalifikazioa 4.3 / 5. Boto kopurua: 3