Baztan zopa

JATORRIA

OSAGAIAK

Baztango hamabost herrietako jaietako bezperako afaria da.

  • Ardiaren burua, tripotxak, hezurrak eta gantza
  • Dozena erdi azenario
  • hiru porru
  • tipula bat
  • perrexil adar bat
  • azafraia
  • pipermin mina
  • ogi lehorra (5-6 egun lehenagokoa)
  • ura
  • gatza

ERREZETA

  1. Lapiko batean, hamar litro uretan egosten jartzen dira lehen aipatutako osagaiekin, ogia izan ezik.
  2. Burua, tripotxak eta gainerako haragia behar bezala egosi arte utzi.
  3. Ontzi batean salda, pixka bat(ahalik eta gantzatsuena eta kontzentratuena)botatzen da, eta bertan aldez aurretik txigortua zegoen azafraia diluitzen da.
  4. Azkenik gutxi gora behera zentimetro bateko lodiera duen ogi puxka zopan utzi behar da( 10 minutu inguru). Platerran jartzean, salda kontzentratu pixka bat botaz.

Bota ezazu

Kalifikazioa 5 / 5. Boto kopurua: 2